1-2-4 teknikaIrakasleak galdera edo gai bat proposatuko dio talde osoari, eman berri duen azalpena zenbateraino ulertu duten egiaztatzeko edo azaldu berri duen zerbait praktikan jartzeko, esate baterako. Irakasleak txantiloi bana banatuko die parte-hartzaileei. Txantiloi horrek hiru lauki izango ditu (bat «1. egoerarako», beste bat «2. egoerarako» eta beste bat «4. egoerarako»). Bertan, erantzunak apuntatuko dituzte. Oinarri-taldearen barruan, irakasleak egindako galderaren erantzun zuzena pentsatu eta lehenengo laukian idatziko dute («1. egoera»). Gero, binaka jarriko dira. Bakoitzaren erantzunak partekatu eta horiei buruz hitz egingo dute, eta, bi erantzunekin bat egin ostean, bakoitzak bere bigarren laukian idatziko du («2. egoera»). Azkenik, talde osoak, taldeko bi «bikoteek» emandako erantzunak erakutsi ondoren, erantzun egokia osatuko du («4. egoera»). Parte-hartzea eta elkarrekintza bultzatzeko irizpideak:
|